Etxean erabilitako olio biltzeko eguna astebete atzeratuko da urrian
Debabarrena Mankomunitateak aditzera eman duenez etxeetan erabilitako olioa biltzeko eguna aldatu egingo du urrian. Olioa hilero biltzen da, ohikoa denez bigarren astelehenean. Urriko bigarren astelehena Zaragozako Pilare Andre Mariren jaiegun izango denez, erakundeak bilketa zortzi egun atzeratzea erabaki du. Mankomunitateak etxeetan erabilitako olio eta hondakin arriskutsuak jasotzeko egun gisa, hileko bigarren astelehena ezarrita du. Normalean zerbitzua programatu bezala egiten da, bilketa aldez aurretik adierazitako leku eta egunetan eginez. Hurrengo hilean, aldiz, ezin izango da horrela egin ezarritako eguna jaieguna izango delako, Zaragozako Pilare Andre Mariren eguna, hain zuzen ere. Hori dela eta, bilketa zortzi egun berenduago egingo da, hau da urriaren 19an.
Bilketa leku eta orduak bere horretan mantenduko dira eta, ondokoak direla gogorarazten dugu:
- Gipuzkoa Etorbidearen 21. eraikinaren aurrean: goizeko 9etatik 10etara bitartean.
- Probaleku plazaren 3an, goizeko 10etatik arratsaldeko ordu 1era bitartean.
Lotutako albisteak
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Otsailaren 5ean bilera irekia, Lobiano Kulturgunean, 18:30etan