Haurreskolan irakurgaiak eskaintzeko duen puntua berritu eta handitu du udal liburutegiak

22.09.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak Haurreskolan irakurgaiak eta materiala eskaintzeko duen puntua berritu eta aleak gehitu ditu. Liburutegiak gurasoak eta umetxoek aleak aukeratu eta maileguan etxera eraman ahal izateko esperientzia hau bigarren urtez mantentzea erabaki du, puntu horrek oso harrera ona izan duelako.

Haurreskolan ‘Irakurri’ kanpainako apal bat jarrita du, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak irakurzaletasuna sustatzeko kanpainakoa. Horretan, hainbat ale eta titulu eskaintzen dira, herritarrek maileguan har eta etxera eraman ditzaketenak. Mailegua norberak oso modu errazean egin dezake, apal ondoko agirian datuak betez. Bazkide ez direnak, aukera dute eskabidea betetzeko eta hori han bertan edo liburutegiaren egoitzan entregatzeko, gerora, liburuak eraman ahal izateko.

Haurtzaindegira eramandako aleak ume txikientzako berariazkoak eta egiten duten erabilerarako egokitutakoak dira. Horien artean, txintxirrin-liburuak, azal gogorrekoak, plastifikatutakoak eta bainuan esaterako busti daitezkeenak, gura haurtxoek dibertitu daitezen jolasean.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte