Ermuak gas naturlarik ez du izango gaur arratsaldera arte, makina batek San Pelaion hodia apurtu duelako
Ermuko herria gas naturalik gabe egongo da gaur arratsaldera artean, gasa garraiatzen den sareko hodi bat apurtu izanagatik. Naturgas enpresak horrela aditzera eman du eta bere teknikari eta langileek jada bertan dira, arazoari aurre egiteko lehenbailehen. Gas etenak herri guztia hartuko du, Urtiako industrialdea barne. Gasa Gipuzkoa Etorbideko etxeetara besterik ez da helduko, horietara heltzen den sarea beste leku batetik datorrelako. Etena San Pelaioko 44an lanean zebilen makina batek eragin du, zanga bat zabaltzen ziharduenean hodia zulatu eta apurtu baitu.
Momentuz,ez dugu datu askoz gehiagorik. Udaltzaingoa megafonia bidez zabalduko duen oharra prestatzen ari da, herritarrei gertakizunaren berri emateko. Gauza gehiago jakin ahala, horien berri emango dizuegu guztioi.
Lotutako albisteak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du