Tanzaniako ordezkariari harrera egin zaio gaur udalean

23.09.09
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Herriko alkate Carlos Totorikak eta bere taldeko alkateorde Maria Asun Ardanzak harrera egin diote gaur herriko ‘Maishule’ Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKEak) Tanzaniatik gonbidatu ekarri duen ordezkariari. Ordezkari afrikarra masai etniakoa kide da eta bere izena Raphael Kamando Ole Mwarabu. Agintariek ordezkaria agurtu eta berarekin elkarrizketatzeko aukera izan dute. Raphael Mwarabu Ermura etorri da Maishule elkarteak gaur arratsaldeko zazpi eta erdietan Lobianon egin behar zuen hitzaldian parte hartzera. Hitzaldi horretan elkarteak Tanzaniari lagundu eta haiekin elkarlanean jarduteko dituzten proiektuen berri emateko. Maishulek Tanzaniako lurraldean ur putzua egiteko –pertsona nahiz abereentzat eta hezkuntzan eta osasun alorrean hobera egiteko sentiberatasun kanpainak gauzatzeko- proiektua aurkeztu zuen. Proiektu hori onetsia izan da eta horretarako 19.600 euroko diru-kopurua esleitu zaizkio. Sentiberatasunerako jardueren barne, bertako ordezkari baten etorrera aurreikusita zegoen, udalerrian eta bertako eskoletan hitzaldiak eman eta hango egoeraren lekuko zuzena emateko xedez.

Maishule erakundea sortu berria da Ermuan eta Tanzaniari laguntzen dihardu. GKE hori zein bertako abeltzainek eraturiko eta PAICODEO izeneko erakundearekin elkarlanean jarduten duen. Erakunde horrek Nazio Batuen Erakundearekin harremanetan dago, betran lan egin eta Rahaelen neba den Adam Oleren bitartez. Masai etniakoak abeltzainak dira eta kinka larrian bizi dira une oro beren lurretatik botatzen baitituzte. Gainera, azken boladan egoera larritu egin da, lehorte luzea jasan baitute eta urik ez dutelako.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Imagen
15.12.25
Aurtengo 'Migratzaileen Nazioarteko Eguna' Ermuan ospatuko da

Migraziorako Euskal Itun Sozialari aintzat hartuko duen ekitaldi instituzionala Antzokiak hartuko du ostegunean
Imagen
24.11.25
Atzerritartasun Legeari buruzko informazio saioa

Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean