Iraileko zine-kluba gaur amaituko hileko hirugarren emanaldiarekin
Herriko Mudo-Drogot elkarteak iraileko zine-klubaren emanaldiei amaiera emango die, gaurkoan hileko hirugarrena eskainiz. Arratsaldeko eta gaueko emanaldian ‘La clase’ titulukoa emango da. Filma frantziarra eta iazko 2008koa da; 106 minutu irauten duelarik. Zuzendaria Laurent Cantet da, zeinak drama honen gidoian ere parte hartu duen. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, besteak beste: François Bégaudeau, Nassim Amrabt, Laura Baquela, Cherif Bounaïdja Rachedi eta Juliette Demaille. Urrezko palma saria jaso zuen Canneseko jaialdian. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean proiektatuko.
Sinopsia
François irakasle gaztea da. Hizkuntza irakasten du auzo iskanbilatsu bateko institutuan. Haren ikasleen14 eta 15 urtekoak dira. Esmeralda, Souleymane eta Khoumba bezalako ikasleei aurre egiten die ahozko gudetan, hizkuntza bera kolokan egongo balitz. Dena den demokrazia zer den ikasteak arriskuak ere suposatu ditzake. François – filma oinarritzat hartu duen liburuaren idazleak- eta gainerako irakasleek ikasturte berriari aurre egiteko prestatzen dira. Asmo onez beterik eta ikasleei hezkuntzarik onena emateko irrikan, etsipenari aurre egiteko prestatzen dira. Dena den kultura eta jarrera ezberdinak talka egiten dute ikasgela barruan, egungo Frantzia osatzen duen mikrokosmosaren isla izanik.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean