‘Erakusleihoa erreferentzia gisa’ tituluko ikastaro berria, Merkataritza Ganbararen eskutik
Bilboko Merkataritza Ganberak Ermuan duen bulegoak erakusleiho-apainketari buruzko tailerra antolatu du. Tailer hori Ermuan bertan egingo da -Lobianon- urriko lehenengo asteko lau egunetan. Tailerrari jarri zaion titulua hau da: ‘erakusleihoa erreferentzia gisa’. Proposamena merkataritza eta dendetako langileentzat pentsatuta dago, batez ere, oro har lokalaren irudiaz eta zehatz-mehatz erakusleihoaz arduratzen direnentzat. Tailerrak zortzi ordu iraungo du, urriko lehen asteko lau lanegunetako eguerdietan egingo delarik. Izen-emateak 20 euro balio du eta trebakuntza Lobiano Kultur Gunean emango da.
Tailer horren helburuak denda bakoitzaren irudia indartzea eta erakusleihoari etekinik handiera ateratzea dira
Tailer honen helburua bikoitza da. Batetik, erakusleihoa salmentaren barneko ekintza gisa txertatzea, ikusle objektiboarentzat egokituz. Bestetik, erakusleiho-apainketaren teknikak merkataritzako adar edo sektore bakoitzaren beharrei egokitzea eta baita horren neurri eta baldintzei. Horrez gain, aukera dago tailerra emango duen teknikariak denda bakoitzera joan ahal izateko, bertan ikusi eta ikasitako tekniken inguruan aholkatuz, establezimendu bakoitzaren benetako egoerara egokitzeko.
Tailerraren eduki eta programa ondorengoa da:
- Erakusleihoaren gaia
- Atentzio puntua
- Artikuluak jartzeko modua
- Argiak
- Kolorea eta proportzioak
- Bezeroa erakartzeko gaitasuna
Tailerraren datu orokorrak
- Noiz: Urriaren 5,6,7 eta 8an
- Ordutegia: 14:30etatik 16:30etara
- Non: Lobiano Kultur Gunean
- Prezioa: 20 €
- Izen emateak: Interesa izan dezaketen pertsonek ondorengo telefonoetara deitu behar dute: 943 179151 (Esther L.) edo 943 174147 (Belén).
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren