Ku-ku materiala gurasoekin lantzeko doako saioa ostegunean egingo da Lobianon

28.09.09
Euskara

Euskara Sailak banatutako Ku-ku materialaren lanketa egiteko saioa burutuko da urriaren 1ean Lobiano kulturgunean. Ikastetxeen bitartez banatutako liburuxka honek, euskaraz ikasten ari diren edo euskaraz erraztasunik ez duten guraso, familia edo hezitzaileak, beraien seme-alaba txikitxoenekin euskaraz egiten hasteko baliabideak eskaintzen ditu. Bertan, haur-hizkera, haur-jolasak, abestiak…ageri dira, guraso, familia edo hezitzaileentzako tresna bezala.

Gurasoentzako antolatutako bi orduko saio honetan, hartzaileei, liburu honetan ageri diren edukiak azaltzeaz gain, liburu hau erabiltzen erakutsi nahi zaie, beti ere, metodologia arin argi eta eraginkor batekin, dinamikoa eta bisuala. Aipatutako eduki guztiak, dinamika ezberdinen bidez landuko dira: marrazkien bidez, keinuen bidez, jolasen bidez, antzerki txikien bidez… Helburua, hartzaileek, edukiak egoera errealetara egokitzea da, benetako erabilgarritasuna ematea, beraz, metodologia, praktikoa eta parte hartzailea izango da.

Lehenengo orduan, esaerak, izenak, onomatopeiak…landuko dira gehien bat eta bigarren orduan jolasak eta abestiak. Hasiera batean, hartzaileen euskara maila neurtuko da eta horren arabera, ikastaroan erabiliko den hizkuntza zehaztuko da. Horrez gain, beraien behar eta nahiez galdetuko zaie, horren arabera, gauza batzuk, gehiago edo gutxiago lantzeko.

Ikastaroa doakoa da eta urriaren 1ean, 17:00etatik 19:00etara Lobiano kulturgunean izango da. Izena ematea Lobianon bertan zein Euskara Sailean egin daiteke, baita 943 179 147 telefonora deituz edota euskara@udalermua.net. helbidera email bat bidaliz.

Ku-ku materiala xehetasunez ikusi ahal izateko, eragin behekaldean dagoen informazio gaehiagoren atal gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko