Masai kultura ezagutzeko aukera izanen dute gazteek bihar liburutegian

29.09.09
Udal Liburutegia

Sei urtetik hamabira bitarteko gazteek aukera izango dute bihar masai kultura sakonkiago ezgutzeko udal liburutegian. Arratsaldeko bost eta erdietatik aurrera Afrikako herri nomada interegarrienetako kidea haurrentzako aretoan izango da gaztetzoen zalantzak argitu eta horien galderei erantzuteko.

Udal liburutegian Raphael Kamando Ole Mwarabu izeneko masai gaztea egongo da. Raphael Tanzaniatik etorri zaigu Ermura, herriko ‘Maishule’ Gobernuz Kanpoko erkundearen eskutik, sentiberatasun kanipna batean parte hartzeko xedez. ‘Maishule’ masaien lurraldean urtegi eta putsu bat egiteko proiektuetan lanean ari da eta diru eta finantzazio bila dabiltza.

Raphaelek bere etniaren ohiturez hitz egingo digu, janzkera eta apaingarrien esan nahia azalduko, bere herriko istorio eta kondairak kontatuko eta, bizitzeko egoeren berri ekarriko, bertaratutako guztioi hango musika aurkeztu eta gozatzeko aukera eskainiko digularik.

Masai etnia Kenia eta tanzaniako lurraldeetan bizi da. Artzai nomadak dira eta hizkuntza propioa dute: maa, nahiz eta kide gehienek suajilia ere hitzegiteko gauza diren. Raphaelek bi horiez gain, gaztelera ere ezagutu eta erabiltzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte