Liburutegiko helduentzako komiki-teka, bederatzigarren arterako gunea

30.09.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak lekuz aldatu du gazte eta helduentzako komikien gunea, eskurago jartzeko, bere erabilera sustatzeko eta hazteko aukera emateko. Komiki-teka liburutegiaren erdian kokatuta dago, bidaien interes gunearen eta eleberrien atalaren artean. Komiki-tekaren bilduma asko hazi da azken urteetan, batez ere, 2004. urtetik aurrera. Atal honetan istoriotxoa modu laburbilduan ezagutarazi nahi da, klasikoetatik hasi eta gaur egungoetaraino; ospe handiko autoreak eta, gaiak eta joera ezberdinak aurkeztu eta eskainiz. Atalean komikiari buruzko azalpena ematen duen gida jarri da. Gida horrek ‘Ilustratutako festa’ izenburua du eta German Sanchez Ruiperez Fundazioak argitaratu du.

“Espazio berri honetan literatura genero berritzaile gisa komikiaren balorea aldarrikatu nahi dugu, oinarrizko irakurketa mota, sortzeko estilo ezustekoa eta kontatzeko modu harrigarria duen genero hori aintzat hartzeaz gain. Guztion gustuak asetzeko beste aukera zabala dago” udal liburutegiko lankideek aditzera eman dutenez.

Udal liburutegiko komiki-fondoak gehitu egin dira orain dela gutxi Javier Vaquero ilustratzaile ermuarrak –egun Bartzeloan bizi denak- komiki eta aldizkari sorta eman baitio. Javier Vaqueroren lana ikusgai dago ondorengo helbidean: http://tatarigamiwa.blogspot.com

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat