-Kontu kontari- ekimenaren denboraldiari hasiera emango dio bihar liburutegiak
Udal liburutegiak asteburu honetan ‘Kontu kontari’ izeko ekimena berreskuratuko du. Denboraldi berriko lehenengo saioa Lur Korta ipuin kontalariak egingo du. Emanaldia udal liburutegiko haurrentzako aretoan egingo da. Ikuskizuna arratsaldeko bost eta erdietan hasiko da. Saioa aproposa da 4 urtetik 8ra bitarteko umetxoentzat. Kortak ipuinez beteko du haurtxoen burua ordu beteko saioan. Kontalariak, besteak beste, “Txorien kolorea”, “Nenet txikia” eta “Periko untxia” kontuak kontatuko ditu. Iraupena ordu bete ingurukoa izango dela aurreikusi da. Antolatzaileek eragozpenik ez daitezen sortu, parte hartzaileei puntualtasuna eta isiltasuna eskatu diete.
Proposamen honen helburuak anitzak dira eta horien artean ondokoak aipa genitzake: haur liburutegia dinamizatzea ahozko tradizioari jarraiki; narratiba helaraztea gazteei eta, larunbat arratsalderako aukera ezberdin eta bestelako batean bilakatzea. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna suspertzeaz gainera, partaideen irudimen eta sormena ere landuko dira.
Kontu-kontari ekimenaren hurrengo saio, azaroaren 7an egingo da.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
