UKEren kontsiderazioak APFEk bere ligaxka lekuz aldatzeari buruzko erabakiaz

05.10.09
Kirolak

Udal Kirol zinegotzigoak eta UKEko gerentziak komunikatu bat komunikatu bat bidali digute argitara emateko, non APFEk bere ligaxka Zaldibarrera leku aldatzeko erabakiaren inguruko kontsiderazioak azaltzen ditu. Erakunde autonomoaren goreneko arduadunen ustez APFEren planteamendu eta eskaria “onartezina” da eta laburbilduz honetan datza: “egun dituenak baino abantaila gehiago gehitzea, kolektibo osoa -150 bat futbolari- instalakuntzetara sartu eta horiek doan erabiltzea, eta urtero 10.000 euroko diru-laguntza bermatzea, -1000 euro taldeko-”. Agiri hori oso-osorik eskaintzen dizuegu, bertan elkarte horrek izan duen egoera eta aurtengo denboraldirako eskatu duenaren inguruko kontsiderazioak luze eta zabal jasotzen baitira.

Atzokoan, hedabide batek agiri horren zati batzuk argitaratzen zituen zehaztasunik gabe adieraziz “APFEko jokalari bakoitzak, UKeri egiten dioen ekarpena 150 euro direla, eta hori hilekoetan zatituz gero, 10 euro suposatzen duela”. Gaizki ulertzea honetan datza, kazetariak Ermuko UKEri egozten dizkion 150 euro horiek, UKErentzat ez ezik APFErentzat direla, kopuru hori baita talde bakoitzak urtean elkarteari ordaintzen dioena”. Kirol zinegotziak, Miguel Ledesmak, elkarrizketan esandakoa ondoko hau da: “APFEri urteko hamar euro ordaintzen dizkio jokalari bakoitzak (15 kideko talde bakoitzak urtean 150 euro ematen baitio), koru horri gehitu behar zaiolarik jokalari bakoitzak UKEko bazkide txartelarengatik ordaintzen dituen 118,10 euroak. Horrekin, astean gutxienez duten zerbitzua ondokoa da: partida eta entrenamendu saio bana. Kontutan izan gabe, UKEren gainerako instalakuntzak -esaterako igerilekua- ere erabil ditzaketela.

Lotutako albisteak

Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da
Imagen
26.09.25
Kirol alorrak ikastaro berri gehiago eskaino ditu urritik aurrera

Denboraldiko nobedade bitan izena-emateko aukera izango da: 'Indartuz' eta 'K-Stretch'