'Emakumeak aurrera eginez, munduak aurrera egingo' erakusketa Ermura bueltatu da

06.10.09
Berdintasuna

Emakumearen Topaguneak "Berdintasuna garapenaren oinarri: emakumeak aurrera eginez, munduak aurrera egingo” izeneko erakusketa ekarri du Ermuara berri zere, otsailean egin bezala. Erakusketa hori “InteRed” Gobernuz kanpoko erakundearena (GKE) da, zeinak Ermura ekarri duen oraingoan bi astez. Bertan horma-irudiak eta argazkiak ikus daitezke. Erakusketa doakoa da eta zabalik dago, goizez 9:30etatik 13:30 etara eta arratsaldez 16:30etatik 20:00etara. Irudi horietan gure gizartearen hainbat alorretan emakumeak gaur egun duen egoera deskribatzen da: hezkuntza, enplegua, politika, biolentzia, osasuna eta abar…

Hamar horma-irudi ditu eta hauetan, emakumeen eskubideek munduan duten egoeraren gaineko errepaso bat egiten da, errealitate honen aurreko erronka nagusiak eta lorpen behinenak azaltzeaz batera. Kontua ez da soilik gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunezko harremanek eragindako arazoei buruzko datu zehatzak eskaintzea, baizik eta, bereziki gainera, emakumeek etorkizun hobea lortzeko egiten dituzten ekarpenetako batzuk nabarmenaraztea. Erakusketa guztiontzat aproposa da. Horrez gain, honako honetan, herriko ikastetxeetako ikasleek bisita gidatuak egingo dituzte egun hauetan.

Munduan ez dago lekurik non gizon eta emakumeak praktikan eskubide legal, sozial eta ekonomiko berak dituzten. Gainera, gizon eta emakumeen arteko tartea areagotu egiten da, pobrezia egoera are eta handiagoa denean. Baliabideak urriak direnean eta oinarrizko zerbitzuak jasotzeko zailtasunak daudenean, andrazkoek urritasun hori are modu larriagoan pairatzen dute beti ere. (Izatez, munduko pobreen %70 emakumea da). Hori horrela, garrantzitsua da emakumeek sufritzen dituzten ezberdintasunekiko jarrera kritiko eta solidarioa lantzea, horrela andrek garapenari egiten dioten ekarpena ezagutzera eman eta aintzat hartuko baitugu. Halaber, gizon eta emakumeak berdintasunean heztea ere, nahitaezkoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
04.03.26
Martxoak 8: eman tokia berdintasunari

Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu