XX. San Martin azokarako izen emate aldia gaur zabaldu da

07.10.09
Euskara

Azaroaren 14an, San Martin azoka ospatuko da. Aurtengo edizioa, gainera, XX.a izango dugu eta antolatzaileek, edizio berri hau ospatzeko egitarau erakargarri bezain txukuna prestatzen dihardute. Horren inguruan, eguna hurbildu ahala informatuko zaituztegu. Urriaren 7an, azoka gunean izango diren postuetarako izena ematea zabaltzen da eta hurrengo asteko 16ra arte zabalik egongo da epea. Eskabide orria, oinarriak eta informazio osagarria gure web gunean aurki ditzakezue.

Azoka honetan, ortuko hainbat produktu lehiatzen dira: Fruta eta ortuariak, gazta, sagardoa, txakolina, ogia eta eztia. Izena emateko, azokak daukan postu-kopuru mugatua dela eta ezinbesteko baldintza da ekoizpena Durangaldea edota Lea-Artibai eskualdetan izatea (salbuespen moduan gure mugakide diren Eibartarrek ere parte har dezakete). Ezti lehiaketan, berriz, Bizkaiko edozein ekoizle izan daiteke partaide. Beraz, interesaturik dagoenak, eskabide bete, kasuz kasu behar den dokumentazioa erantsi eta Ermuko Udal Euskara Sailean (Valdespina Markesa z/g, Udaletxea, behe-solairuan) entregatu beharko du aipatutako egunetan, 8:30etatik 14:30etarako ordutegian.

 

 

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko