Parte hartze eta animazioa nagusi, 2009ko Merino memorialaren hiri lasterketan

08.10.09
Kirolak

Gaztela eta Leoneko kultur Zentroa bere kultur eta kirol astearen hogeita zazpigarren edizioa ospatzen dihardu egunotan. Horren barne, aurreko igandean Merino memorialaren XXII. hiri lasterketa korritu zen, zeinean parte hartze eta giro nabarmena izan ziren. Guztira berrehun eta berrogei korrikalarik eman zuten izena kategoria ezberdinetarako, hiru urteko benjaminetatik hasi eta beteranoetara bitartean.

Senior maskulinoen taldean, irabazlea Eritrea herriko Werkena Fikire izan zen. Korrikalari afrikarrak hamar mila metroak korritzeko hogeita hamaika minutu eta hogeita bat segundo behar izan zituen. Podiumean horrez gain Marokoko bi kirolari izan ziren, Abdel Faheh Loujari (31’:25”) eta Abdel Aziz Merzougui (31’:26”). Estatuko lehen korrikalaria Sergio Muñoz de la Torre izan zen, 35 minutu eta 13 segundorekin. Denbora berean baino segundo batzuk gehiagorekin Jose Carlos Garcia ermuarra eta Yerai Roque Garcia eibartarra helmugaratu ziren. Santiago Fuertes Ferrera 55 urteko ermuarrak egindako lasterketa ere aipatzekoa da, sailkapen orokorrean hamaikagarren geratu baitzen, ibilbidea betetzeko 35 minutu eta 59 segundo erabiliz.

Senior femeninoetan aldiz, lehen lau atletak Aicha Bane (36’:17”), Raquel Lamas Lago (36’:41”, Gasteizkoa), Aparecida Augustu Mendes (38’:30”, Portugalekoa) eta Lourdes San Martin Andone, (47’:08”, Elgoibartarra). Talde honetan helmugaratu zen lehen ermuarra Isabel Santiago Martin izan zen, seigarren postua eskuratuz, 47’:50” erregistroarekin.

Goiza behe lainoaz argitu zuen arren, goiz erditik aurrera eguzkia izan zen nagusi. Kirola egiteko egun oso aproposa izan zen. Memorialean ez zen izan gorabeherarik, guztia Gaztela Leoneko antolatzaileek prestatu bezala atera baitzen. Horretan, elkarteari urtero laguntzen dioten boluntario ugariren lana eskertu behar delarik.

  • Argazkian 2009ko edizioan senior maskulinoen kategoriako podiuma osatu zutenek
  • Argazkian 2009ko edizioan senior femeninoen kategoriako podiuma osatu zutenek
  • Argazkian 2009ko edizioan beterano maskulinoen kategoriako podiuma osatu zutenek
  • Argazkian 2009ko edizioan beterano femeninoen kategoriako podiuma osatu zutenek
  • Argazkian 2009ko edizioan xxxfemeninoen kategoriako podiuma osatu zutenek
  • Argazkian 2009ko edizioan infantil maskulinoen kategoriako podiuma osatu zutenek
  • Argazkian 2009ko edizioan infantil femeninoen kategoriako podiuma osatu zutenek
  • Argazkian ikus daitekeenez adin guztietako atletek lekua izan zuten Merino Memorialean
  • Argazkian 20009ko senior femenino kategoriako txapelduna helmugan sartu zen unean

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Imagen
14.10.25
Ermua: pertsona aktiboak, hiri osasuntsua

Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da