Zine-klubak drama erromantikoa proiektatuko du gaur

08.10.09
Gizartea

Herriko Mudo-Drogot elkarteak urriko zine-klubeko bigarren emanaldia proiektatuko du gaur. Arratsalde eta gaueko saioan “La mujer del anarquista” titulukoa eskainiko da. Filma drama erromantikoa eta iazko 2008ko da. Zuzendaritza lana Peter Serh eta Marie Noëllek konpartitzen dute, azken horren gidoia erabilita. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, beste beste: Juan Diego Botto, María Valderne, Ivana Baquero, Nina Hoss, Jean Marc-Barr, Laura Morante, Adrià Collado, Pere Arguillúe eta Irene Visedo. Luzemetrai honek 112 minutuko iraupena du. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean proiektatuko. Arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan.

Sinopsia

Manuelaren eta Justo bere senarraren arteko maitasuna kontatzen da istorio honetan. Emaztea emakume kartsua da, bizitzea suertatu zaion garaia baino aurrerakoiagoa dena. Senarra berriz abokatua da lanbidez eta anarkista pentsamoldez. Espainiako Guda Zibilaren amaiera da eta Justoren zain dago, iraultza eta bere ideien gainetik maitatzen baitu. Guda garaian aurrera egiteko duen adorea senarrarengatiko maitasunak ematen dio, horretan oinarriturik zeru-lurrak harrotuko baititu senarraren bila…

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan