ETEntzako zikloaren lehen saioak harrera positiboa izan du

09.10.09
Ekonomi Sustapena

Ekonomi Sustapen, enplegu eta Eragintza sailak ETEntzat antolatu duen zikloari hasiera eman dio aste honetan, ‘BEZaren ondorioetarako, kobratu gabekoen eragina’ zein den aztertu zuen hitzaldiak. Saio horrek harrera eta balorazio positiboa jaso izan du parte hartzaileengandik. Saioa Juan Carlos Gonzalezek zuzendu zuen. Bera orain Gipuzkoako diru-bilketako eta eskarmentu handiko teknikari aditua da, lehenago Bizkaiko Foru Aldundirako ere lan egin baitzuen. Saioa Innoforo aretoan gauzatu zen, Trebakuntza eta Enpresa Ekimenak Sustatzeko Izarra zentroan.

Gaiari buruzko sarrera egin ostean, Enpresa Txiki eta Ertainek (ETEk) ordaintzen dituzten hainbat zergei buruzko izapide eta kudeaketak dakartzaten zailtasunez hitz eta eztabaidatu zen. Horren ildotik, BEZaren tipoak igotzeko asmoa ere hizpide izan zen, une honetan horren kezka eta ineres handia pizten baitu.

Urriaren 14ko asteazkenean, merkataritzaren berrikuntza izango da aztergai

Saio honetara gonbidaturiko erakundearen eta ETEn arteko hurbiltasunak zergen kudeaketak aholkularitzentzat planteatzen dizkien arazoak mahai gainerarazten lagundu zuen. Saioaren balantze positiboa izan zen eta hurrengoetarako ere elkarlanean jarduteko aukera zabalik utzi izan zen. Parte hartzaileek esan zutenez, hizlariaren hurbiltasunak, giro eta formatu erosoak, hitzaldian iritziak alderatzeko aukera izateak eta abarrek, bildutakoen asmoak asetzea ekarri zuen.

Hurrengo saioa urriaren 14an egingo da, arratsaldeko 6etan eta leku berean. Egun horretan Ana Perez izango da hizlaria, Merkataritzaren Arreta Teknikoko Zerbitzutik etorriko zaiguna. Berak merkataritza sektoreko berrikuntzaren gainean duen ikuspegia emango digu.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du