EMOEk deskontu baleak oparituko dizkie bezeroei hurrengo erosketetan erabil ditzaten
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak kanpaina berri bati hasiera eman dio orain egun batzuk. Kanpaina horretan bezeroei deskontu baleak oparitzen zaizkie hurrengo erosketetan erabili eta produktuak merkeago eros ditzaten. Aipatu kanpainari jarri zaion leloa ondokoa da: “Udazken honetan, zu zara ardatza hemen”. Horri elkarteko hogeita bost denda atxiki zaizkio eta parte hartzaileek kartelak jarri dituzte bere establezimenduetan horren adierazgarri. Kanpaina urria osoan zehar gauzatuko da eta bezeroek deskontu baleak azaroaren 30era bitartean erabili ahal izango dituzte, baleak jasotako denda berean. Establezimendu parte hartzaileek bezeroei erosketagatik eskerrak eman nahi dizkiete, denda horretara bueltatu daitezen “arrazoi on bat eman edo oparituz”. Eusko Jaurlaritzak ekimen eta kanpaina hau diruz lagundu du.
Kanpinaren kartelak jarri dituzten denden 5 edo 10 euroko ustezko txekeak banatuko dizkiete bezeroei, egindako erosketaren zenbatekoaren arabera. Txeke horietan adierazitako kantitateak bezeroei deskontatu egingo zaizkie denda horretan bertan egiten duten hurrengo erosketetan. Bezeroak kanpainari atxikitako establezimenduren batean 30 euroko erosketa eginez gero 5 euroko deskontu bale edo txekea emango zaio eta 60 euro gastatuz gero, 10 euroko deskontu balea. Kanpaina urrian zehar mantenduko da eta baleak azaroaren 30era bitartean erabili ahal izango dituzte bezeroek.
Kanpainari atxikitako hogeita bost establezimenduek produktuen aukera zabala eskaintzen ditu: janzkiak, oinetakoak, osagarriak, apaingarriak, argiak, bitxiak, lorak, argazkilaritzako gai eta produktuak, etxerakoak, estetika eta abar… Parte hartzaileek bezeroei erosketagatik eskerrak eman nahi dizkiete, denda horretara bueltatu daitezen “arrazoi on bat eman edo oparituz”.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du