Masai etniaren kultura ezagutu ahal izan dute ikasleek udal liburutegian

14.10.09
Udal Liburutegia

Ermuko ikastetxeetako ikasleek Masai etniaren kultura ezagutu ahal izan dute Raphael Kamando eta herriko ‘Maishule’ Gobernuz Kanpoko Erakundearen lekukoen bidez. Guztira ehun eta hirurogeita (162) bi gaztek parte hartu dute udal liburutegian antolatutako sei saioetan.

Tanzania non dagoen; Masai etniakoak nortzuek diren; Nola bizi duten; horien kulturaren ezaugarriak, ohianak zenbateraino baldintzatzen dien bere bizitza eta beste hainbat aspektu ezagutzeri izan dute liburutegian eginiko saioetan.

Raphael, Rakel eta Juan carlosek gidaturiko saioak liburutegiko haurrentzako aretoan egin dira. Maishuleko kideek Tanzanian egon direnean bizitakoak kontatu dizkiete ikasleei. Pahaelek bertanko hainbat gai eta gauza erakutsi eta azaldu dizkielarik: oihalak, apaingarriak, guilinguiliak, oinetakoak, edo sua pizteko zurezko elementuak.

Haurren ikus eta jakin-mina zabala izan denez, galdera ugari egin eta planteatu dizkiete, batez ere Raphaeli, honek pazientzia handiz, zabal eta luze erantzun dielarik. Saioei amaiera emateko, Raphaelek ahozko ipuinak kontatu izan die bertaratutako ikasleei, zeinetan protagonistak animaliak ziren.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte