‘Udako liburuaren’ lehiaketako sariak esleitu ditu udal liburutegiak

15.10.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak zozketaz erabaki du udako liburuaren lehiaketako saridunak nortzuek diren. Lehiaketa irailarekin batera amaitu da. Udan zaleek irakurritako aleen artetik gehien gustatutakoak zeintzuk izan diren eta horiek konpartitzen dituzten pertsonak saritu nahi ditu lehiaketa honek.

Zozketan irabazle suertatu diren pertsonak ondokoak dira: Nerea Arias eta Sheila Postigo. Horiek biak liburu bana eta urriko hilabete honetan Lobiano Kulturgunean izango diren kultur ekitaldi eta ikuskizunetara sarrera bina aukeran jasoko dituzte.

Aurtengo edizioan hogeita hemeretzi pertsonek hartu dute parte. Horietatik, hamabost emakumeak izan dira eta gainerako hogeita lauak gizonezkoak. Adinaren arabera sailkaturik, hemeretzi parte hartzaile hamalau urte baino gazteagoak izan dira eta gainerako hogeita lau adinez nagusiak.

Proposatutakoetatik botorik gehienak jaso dituzten eleberriak ondorengoak dira: haurren atalean, “Maialen eta denboraren misterioa” (Jeanette Randerath) eta “La playa” (Germano Zullo). Helduentzako atalean, libururik botatuenen zerrenda ondorengoek osatzen dute: “Zapatos italianos” (Henning Mankellelk idatzitakoa) eta “¿Estás preparada para el verano?”. Liburutegiak argitaratutako posterretik kanpo botatuenen artean Ken Folleten ‘Los pilares de la tierra’ eta Gustavo Bolivarren ‘Sin tetas no hay paraíso’.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte