Zine-klubak ‘La teta asustada’ tituluko drama proiektatuko gaur

15.10.09
Gizartea

Herriko Mudo-Drogot elkarteak urriko zine-klubeko hirugarren emanaldia proiektatuko du gaur. Arratsalde eta gaueko saioan “La teta asustada” titulukoa eskainiko da. Filma drama kontatzen du eta aurtengo 2009ko da. Zuzendaritza lana Claudia Llosak egin du, gidoia ere berak idatzi duelarik. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, beste beste: Magaly Solier, Susi Sanchez, Efrain Solis, Marino Ballon eta Antolin Prieto. Luzemetrai honek 103 minutuko iraupena du. Zintak Urrezko hartza saria filma onenarentzat jaso berri du, Berlinen aurten egindako zine jaialdian. Halaber, FIPRESCI Kritikaren Nazioarteko Saria ere eskuratu du. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean proiektatuko. Arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan.

Sinopsia

Faustak (Magaly Solier akoteak) ‘Bular berdurtua’ izeneko gaixotasuna du. Gaixotasun hori Perun terrorismoaren garaian tratu txarrak jasan dituzten emakumeek transmititzen zuten edoskitzearen bidez. Infektatutakoek arimarik gabe jaiotzen ziren, sustoaren eraginez hori lur barnean ezkutatu egiten baitzen. Horrez gain, gaixoek izu atabikoa sufritzen dute, erabat isolaturik mantentzen dituena. Dena den, Faustak beste gauza bat ezkutatzen ditu, inolaz ere ezagutarazterik nahi ez duena, bat-batean ama hil artean ez dena jakingo. Amaren heriotzak ezusteko gertaerei hasiera emango die, bere eta ingurukoen bizitza eraldatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.