Irakurketa kluba haur eta gurasoentzat, ‘Bularretik mintzora’ ekimenaren barne
Irakurzaletasuna bultzatzeko xedez Eusko Jaurlaritzako Liburu eta Liburutegien Zerbitzuak hasitako “Bularretik Mintzora” kanpainaren barne, jarduera berri eta doako bat iritsiko zaigu hilabete honetan Ermura: 3 urtetik 6ra bitarteko haurrentzat eta horien gurasoentzako irakurketa kluba. Ekimen horren barne hiru saio egingo dira urritik abendura bitartean, bat hilabeteko. Saiook euskaraz izanen dira eta Lobianon eginen goizeko 11etatik aurrera. Lehen saioa urriaren 24an izango, bigarrena azaroaren 21ean eta hirugarren eta azkena, abenduaren 12an.
Irakurketa klub honetan ama, aita eta haurrak denbora konpartituko dute liburuez gozatuz Galtzagorri Elkartearen kideek gidatuko dituzten saioetan. Galtzagorriko kideek Lur Korta eta Mari izango dira. Saio bakoitzean hainbat liburu aurkeztuko dira eta horretaz haurrekin gozatzeko proposamenak egingo. Bibliografia gomendatuko da, zeina udal liburutegian eskuragai izango den. Irakurgaien testu-iruzkinak egingo dira, haur eta gurasoek ere ale gogokoenak aurkeztu ahal izango dizkiete taldekideei, besteekin horren inguruko sentsazioak partekatzeko. Saioetan adinaren eta gustuen arabera zer irakurri, zein liburu aukeratu eta abar… gomendatuko dira.
Irakurketa klub honetan gehienez ere hogei (20) kidek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzaileek gurasoekin edo beraietaz arduratzen, hezten edo zaintzen dituzten senitartekoren batekin joan beharko dira haurrek. Jarduera honetan parte hartu nahi duten familiei haurtzaindegi zerbitzua eskaintzea aurreikusi da, baldin eta beste adin tarteko seme-alabarik duten kasuetarako. Klubean izena emateko epea urriaren 22an amaituko da. Izena emateko udal liburutegira deitu -943 17 92 12 telefono zenbakira- edo idatzi beharko da, ondoko helbide elektronikora: biblioteca@udalermua.net.
Irakurketa kluba euskara sailak eta udal liburutegiak antolatu dute eta hori doakoa izango da parte hartzaileentzat.
Lotutako albisteak

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean