Mugarriz mugarri ibilaldia antolatu du berriz Artarraik, larunbatean udalerriko mugarriak zeharkatzeko

19.10.09
Gizartea

Artarrai taldeak ibilaldia antolatu du larunbatean udalerriko mugarrietatik zehar mendi irteera egiteko. Irteera hori zabalik dago nahi duen guztiarentzat eta parte hartzaileak Patxi plazan bilduko dira goizeko 8etan. Antolatzaileek adierazi dutenez ibilbidea erritmo lasaian eta sei bat ordutan edonork egiteko modukoa da, baldin eta oinez sarri jarduten badu. Txango honetarako ez da ezer ordaindu behar, doan baita. Dena den antolatzaileek aldez aurretik apuntatzea gomendatu dute, parte hartzaileei Errekalden hamaiketakoa eskainiko baitiete eta taldearen kopurua ezagutzea komeni zaielako. Iazkoan ehun eta hirurogei mendizala baino gehiago izan ziren, estreinaldiko urtean. Aurtengorako partaidetza handitzea espero dute antolatzaileek. 

Txangoa iaz lehenengo aldiz antolatu zen eta ‘Mugarriz Mugarri’ izenaz da ezaguna, lurrak edo mugak markatzeko erabiltzen diren harriei ematen zaien izena erabilita. Edukiari erreparatuz gero, Ermua nahiko txikia da 6,49 Km2 besterik ez baititu. Inguratzen gaituzten guztiek are handiagoak dira tamainaz.

Hori horrela, txikitxoa izatean aukera ematen du ibilbide osoa egun bakar batean egiteko, herrian ditugun baserri bakanak bisitatuz eta gure mugak Mallabia, Zaldibar edo Eibarrekiko markatzen dituzten mugarriaz zapalduz. Ibilbide honetan Urko mendi gainera ere igoko da, gure lurraldean dugun mendirik garaienera, nahiz eta bere tontorra Eibarko lurretan duen.

Ibilbidea ondokoa da: Sallabente, Eitza, Telleria eta Ureta baseriak, 634 errepidea eta TVA enpresa, Mallamendi, kanposantua, Errekalde, Urko gaina, Hirumugarre (721 m), Urko (791 m), Elorreta goikoa, Karia eta Sallabente.

  • Argazki panoramikoan Ermuaren mugak eta jarrraituko den ibilbidea

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du