Sexu-organoen mozketa emakumeengan hizpide izango Ana Kaplanek Ermuan emango duen hitzaldian
Adriana Kaplan doktoreak hitzaldia emango du ostiralean -urriaren 23an- goizeko hamaika eta erdietatik aurrera Lobiano Kultur Gunean. Antropologa hau Jabetza Eskolak luzaturiko gonbiteari erantzunez datorkigu Ermura eta ekitaldi horretan Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan zuzentzen duen taldeak landutako proposamena aurkeztera datorkigu. Proposamen horrek emakumezkoei sexu-organoak mutilatu ordez neskatilen pubertaro sozialerako jauzia eta tradizioa ordezkatuko duen aukerako beste errito bat jarraitzea aldarrikatzen du. Kaplanek tradiziozko jardunbide kaltegarriak prebenitu eta aztertzeko diziplinarteko taldea zuzentzen du, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan. 19 urte daramate Emakumeei sexu-organoak mutilatzearen kontra lan egiten, Katalunian nahiz Ganbian. Taldearen prebentzio-plangintza azalduko digu, sexu-organoaren ablazio edo ebakidura egiteko tradizioa ezabatu eta horren ordez errito alternatiboak jarraitzeko proposamena luzatuz.
Hitzaldia doakoa da eta nahi duen guztiarentzat zabalik dago. Hala eta guztiz ere, antolatzaileek izena ematea komenigarria dela adierazi dute, ekitaldia hobeto antolatu ahal izateko. Horretarako, Emakumearen Topaguneko 943 171030 telefono zenbakira deitu edo casadelamujer@udalermua.net e-postara idatzi daiteke.
Lotutako albisteak
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Ostiralean eguerdiko 12etan elkarretaratzea eta M8 Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza ugari
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu