Bizkaiko kirolariek urrezko domina bi ekarri dituzte kadeteen estatuko txapelketatik

20.10.09
Kirolak

Azken asteburuan Banakako Kadeteen Espainiako Txapelketa jokatu da Kataluniako El Prat de Llobregat herrian. Txapelketa horretan atleta bizkaitarrak oso paper ona egin dute eta urrezko bi domina lepoan jantzita bueltatu zaizkigu etxera. Domina horietatik bat Arantza Moreno Fernandez ermuarrak ekarri du, xabalina-jaurtiketan lehena sailkatuz gero, 38,01 metroko jaurtiketari esker. Bigarrena, Christian Diez bilbotarrak lortu du, 300 metro libreko lasterketan txapela jantzita.

Horrez gain, aipatzekoak dira ere horiekin batera txapelketara joandako beste kirol kideen emaitzak ere bai: Ander Santros (5. 600 metro libreetan); Amaia Munitxa (6. mailu-jaurtiketan), Estibaliz Gabikagogeaskoa (7. pisu-jaurtiketan), eta Garazi Larrakoetxea (8. altuera-jauzian). Horiek guztiak, finaletarako sailkatu baitziren. Halaber, Xabier Aboitizek pisu-jaurtiketako bere marka hobetu zuen eta Mario Afonso ermuarrak erregistrorik onenarengandik oso hurbil geratu zen. Honek 300 metroko hesi-lasterketa korritu zuelarik.

Kirolak gorputz eta arimaz jardutea eskatzen du etengabean. Horrek satisfazio pertsonal ugari ekartzen baditu ere, ez da batera erraza eguneroko lan isil hori aintzat agerraraziko duten sariak eskuratzea. Nolanahi ere, ez da hori mirolari ermuarra askoren egoera, bolada oso onean baitzabiltza. Horren adibide garbia, Arantza Moreno Fernandez kirolaria da. Hamalau urteko gazte honek kirolerako dohain eta ahalmen ikaragarriak ditu, eta asko gustatzen zaionez hainbatean jarduten da: atletismoan, pisu-jaurtiketan, eskubaloian eta, baita ere, xabalina-jaurtiketan. Azken modalitate honetan lortu du bere azken domina eta ziur gaude ez dela azkena izango. Arantza Bizkaiko pisu-jaurtiketako txapelduna ere bada bere kategorian, eta atletismoko lasterketetan ere, emaitza oso onak lortzen dabil. Podiumera igo berri da, Ermuan bertan orain aste batzuk, Merino memorialean ere garaikurra eskuratu baitzuen. Bere garaipen eta emaitza onak konpartituak dira, senitarteko eta Lolo Garcia entrenatzailearengandik, horietan urteetako lan isila saritua ere ikusten duelako.

Zorionak kirolari nahiz entrenatzaile guztioi!

  • Argazkian Arantza Moreno kirolaria eta Lolo Garcia bere entrenatzailea
  • Argazki honetan Bizkaiko kirolarien taldea txapelketa amaitu eta gero
  • Argazki honetan podiuma ikus daiteke eta Arantza Moreno garaile, lehenengo postuan
  • Argazki honetan Arantza Moreno i kus daiteke xabalina-jaurtiketa egin zuen unean, zeinari esker garaile izan zen

Lotutako albisteak

Imagen
25.04.25
Bost larunbaterako doako jarduera programa antolatu du Ermua Kirolakek

Aretoko ziklo, Crosstrain, Body power, dantzak eta crosstraining-erako 175 plaza iragarri ditu maiatza eta ekainerako
Imagen
25.04.25
Errotabarriren igoera fasea eta kadeteen Monroe Txapelketa asteburuko kirol ardatz

Kiroldegian eta Betiondon jokatuko dira; eskubaloia 18:30etan eta futbola goizean eta arratsaldean
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko