Herritar eta merkatariei inkesta egingo zaie sektorearen erradiografia egiteko

20.10.09
Ekonomi Sustapena

Toki-garapenerako udal alorrak merkataritza, ostalaritza, aisialdi eta turismoaren sektoreekin lankidetzan aritu nahi du, azken urteetan industriarekin egin duen bezala. Lan horren xedea herriko merkataritza, ostalaritza aisialdi eta turismoa indarberritzea da, horien lehiakortasuna areagotzeko. Sektore horiek udalerriari egiten dioten ekarpena handia da eta gizarte eta ekonomiaren garapenari eragiten diote eta horrez gain hirigintza estetikoa hobetze laguntzen dute, eta ondorioz bertako biztanle nahiz bisitari garenon irudiaren eta udalerriarenaren alde positiboki eraginez.

Horiek horrela, lankidetzarako lehen faseari ekingo zaio laster. Fase horretan aipaturiko sektoreen egoera analizatu nahi da, dendarien nahiz bezeroen ikuspuntua uztartuz eta kontutan hartuz. Hori horrela, laster datuak biltzeko langileak pasako dira herriko establezimenduetatik.

Udala eta IES UNI Eibar-Ermua ikastetxea lankidetzan arituko dira, ikasleek kale inkestak egin eta jasoko baitituzte urriaren 30eko ostiralean

Halaber, urriaren 30eko ostiralean, IES UNI Eibar-Ermua BHI ikastetxeko merkataritzako ziklo ertaineko ikasleek kale-inkesta egingo dute herritarren artean. Horretarako, aztertu nahi diren sektoreen gainean dituzten iritzi, ikuspuntu eta erosteko ohiturei buruz informazioa jasoko dute elkarrizketen bitartez.

Toki-garapenerako udal alorrak lagin adierazgarri bat egin nahi duenez, inkesta kopuru handia egitea proposatu du, azterketaren bidez datu ugari biltzeko asmoz, horiek analizatu eta, baldin badaude, hobetu beharreko aspektuak zehazte aldera.

Inkestagileek erraz ikusteko moduko identifikazio txartelak eramango dituzte soinean eta herriko auzo guztietatik ibiliko dira lanean galdeketak gauzatzeko.

Alorreko arduradunek herritarrei dei egiten diete datu-bilketan eta galdeketetan laguntza eman dezaten, azterketak emaitzarik onenak lor ditzan esperantzarekin.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat