Mikologi Jardunaldiak bihar hasiko Pablo Martinikorenari esker ona agertzeko ekitaldiarekin

21.10.09
Gizartea

Bihar arratsaldean hasiera emango zaio herriko Mikologia Jardunaldien hogeita bigarren edizioari. Azken edizioetako bideari jarraiki, eguna kirolari dedikatuko zaio. Programaren arabera irekiera ekitaldia Pablo Martinikorenari esker ona agertzeko izango da, herri-kirolaren alde egindako lana eta dedikazioa jendaurrean eskertzeko. Ekitaldia ‘La Amistad’ elkarte gastronomikoan egingo da, gaueko zortzietatik aurrera. Pablok egun 72 urte ditu eta erretiroa hartuz geroztik Sorian bizi da. Kirolari gisa ezaguna da Lehoi nafartarra’ goitizenaz eta ekitaldi horretan herri-kirolaren eta perretxikoen zaletasunak uztartzen dituzten ermuar ugari izango da, kirol hori ezagutzera emateko eta gazteekin lanean emandako ahaleginak eskertzeko.

Aurtengo edizioak bi berrikuntza dakartza. Lehena, mikologiaren lagunak logotipo berria aurkeztu izana da, hori perretxikoa da, zeinari aurpegia eta ‘Martintxo’ izena jarri dioten eta jada, programa iragartzeko bi orrikoan erabiltzen hasi dira. Bigarrena, urteroko argazki rallye bertan behera utzi eta erakusketa batez ordezkatu izan da. Horren ordez, aurten Joaquin Sanchez ermuarrak perretxikoei ateratako argazkiekin erakusketa antolatu da Lobiano kulturgunean. Erakusketa hori urriaren 31ra bitartean ikusgai izango da. Bisita orduak lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean dira eta asteburu eta jai-egunetan baita ere goizez eguerdiko 12etatik ordu 2etara bitartean.

Ostiralean, hitzaldi didaktikoa egingo da. Horretan Ricardo Gonzalez Izarra ermuarrak mikologiaren oinarrizko ezagutzei buruz hitz egingo du eta Pablo Garcia Azkaratek bitxikeria fungikoei buruz, hurrenez hurren. Ekitaldia arratsaldeko zazpi eta erdietarako iragarrita dago eta Lobiano Kulturgunean egingo. Larunbateko eguna, perretxiko eta onddoak biltzeko erabiliko da herriaren inguruko mendietan zehar. Arratsaldean, bildutako aleak sailkatuko dira, hurrengo eguneko goizean erakusketa jartzeko.

Igandean aurtengo edizioari amaiera emango zaio. Jarduerarik garrantzitsuena goizeko erakusketa izango da, herriko plazan jarriko dena. Halaber, dastatze, eskulanak, misuka eta bestelako ekitaldiak ere izango dira.

  • Heraldo egunkariko Concha Ortegaren argazki honetan Pablo Martinikorena ikusi dezakegu Soriako hiriburuaren kale batean

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.