Munduko paisaiak: Kolonbia ezagutzen liburutegitik

21.10.09
Udal Liburutegia

Urriaren 24an Liburutegien nazioarteko eguna ospatuko da. Eta hori aitzaki eta abiapuntu hartuta egun horretan hasiera emango zaio Munduko paisaiak izeneko kanpainari. Kanpina hori eusko Jaurlaritzak antolatu du erkidegoko hamaika udal liburutegiekin batera elkarlanean, Ermukoa tartean delarik.

Kanpainaren xedea norabide bikoitzekoa da, herrian bizi diren kultura ezberdinak liburutegira hurbiltzea eta alderantzizkoa. Horretarako, liburutegi bakoitza herrialde adierazgarri bat ezagutzera emango du udal herritarren artean. Ermuko udal liburutegiak Kolonbia hurbildu eta ezagutaraziko digu: hango literatura, ikus-entzunezkoak, musika, ahozko tradizioa eta hango kulturako beste hainbat aspektu (gastronomia, egoera sozio-politikoa, emakumeak gizartean, eta abar…) Horretarako jardueraz gainezka datorren agenda erabiliko du, asteburu honetatik abenduaren 18ra bitartean. Jarduerak adin guztietako pertsonentzat izango dira.

Jarduera horiek guztiak gauzatzeko udal liburutegiak hainbat laguntzaileren lankidetzan baliatuko da; besteak beste, Ermuan bizi diren kolonbiarrak, Mudo Drogot zinematografo elkartea eta ASOCOLVAS elkartea, Bilboko kolonbiarrek osatutakoa hain zuzen ere.

Kanpaina hau iazko ‘Liburutegiak Topaleku’ titulukoaren lekukoa hartzen eta hari jarraipena ematera dator. Orduan gauzatutako jardueren artean, munduko egunkariak edo hizkuntza ezberdinetako hiztegitxoak martxan jarri ziren. Udaleko lankideen esanetan, "honelako proiektuekin kulturen arteko ezagutzarako orain dela sei urte hasitako lana indartu egiten da, lan horren emaitzez egunetik egunera udal liburutegiko eta bere zerbitzuetako erabiltzaile atzerritarren kopurua handituz doalarik”.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat