Euskal Birusak San Martin azokaren XX. edizioko kartela argitaratu du

22.10.09
Euskara

Euskal Birusa elkarteak, San Martin azokaren antolatzaileak, ezagutzera eman du aurtengo edizioa iragartzeko erabiliko duen kartela. Azoka, ohikoa den legez, azaroko bigarren larunbatean ospatuko da, hots; hamalauan egutegiari jarraiki. San Martin azokak aurten bere hogeigarren edizio borobila beteko du. Aurtengo berrikuntzarik behinena, animalia erakusketa egonen dela izango da. Erakusketa hori Baldespinako Markesaren parkean jarriko da.

Programan jasotakoaren arabera, azoka goizeko hamaiketan zabalduko da jendearentzat. Ordu horretan ere bi kalejirei hasiera emango zaie. Lehena Musika Eskolako trikitilari eta txistulari gazteena eta, bigarrena, zanpantzar eta dultzaineroena. Umeek jolasak izango dituzte ‘Kulki’ talde arabarren eskutik San Martingo plazan,Bertan herriko ikastetxetako postuak ere izango dira. Ordu beretik aurrera animalia erakusketa ere ikusgai izango da Baldespina parkean. Eguerdian, Miguel Mugerzak astobusaren zerbitzuari ekingo dio gaztetxoenen gozamenerako. Hamabi eta erdietan, txindurri dantza eta txitu taldeak euskal dantzen erakustaldia egingo du. Ordu berean, baina Baldespina parkean, Beñat Ugartetxea eta Felipe Zelaieta bertsolariek ere kantatzeari ekingo diote. Arratsaldeko ordu batean, erakusleihoen lehiaketako sariak banatuko dira. Hiru eta erdietan, baba-jan eta herri bazkaria egingo .Txartelak jada salgai daude, herriko hainbat tabernatan. Luhartz taldeak erromeriari hasiera emango dio sei eta erdietan, eta eguneko programari amaiera esango larrain-dantzarekin, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera.

Ermuko nekazal azoka ez da egun bakar batera mugatuko, ohikoa den legez San Martin azokak berarekin baitakartza kultura jarduera piloa. Horri San Martin Kulturala deritzogu eta azaroko hilabete osoan zehar gauzatuko da. Jardueren berri ere kartelean ematen da, eta horiei buruz zabal eta luze hurrengo batean idatziko dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik