Zine-klubak ‘El niño Pez’ tituluko filma proiektatuko du gaur

22.10.09
Gizartea

Herriko Mudo-Drogot elkarteak urriko zine-klubeko laugarren emanaldia proiektatuko du gaur. Arratsalde eta gaueko saioan “El ñiño Pez” titulukoa eskainiko da. Filma drama da eta errealismo magikoko ukituak ditu, aurtengo 2009koa izanik. Zuzendaritza lana Lucia Puenzok egin du, gidoia ere berak idatzi duelarik. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, beste beste: Inés Efron, Mariela Vitale, Carlos Bardem, Arnaldo André, Pep Munné, Diego Velázquez, Sandra Guida eta Julián Doregger. Luzemetrai honek 96 minutuko iraupena du. Zintak epaimahaiaren saria jaso berri du, argazki onenengatik, Malagan aurten egindako zine jaialdian. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean proiektatuko. Arratsaldeko zazpietan eta gaueko bederatzi eta erdietan.

Sinopsia

Lala, Buenos Aires hiriko auzorik aberatsenetarikoan bizi den nerabea da eta etxean lan egiten duen Guayi neskameaz maiteminduta dago. Guayi Paraguaikoa da eta elkarrekin bertara Ypoa lakuaren lurretara bizitzera joateko irrikan daude. Lalaren aita erail egiten dute eta gertaera horrek bikotearen planak aurreratzea ekarriko du. Abiapuntu honetan Lalak Buenos Aireseko iparraldea eta Paraguay lotzen dituen bidetik ihesaldiari ekingo dio, bere maitaleari Ypoa itxaroteko asmoz. Bitartean bere iraganari errepasoa egiten dio (bere haurdunaldi misteriotsua, ume arrainaren legenda zeinaren ahotsak itotzen direnei lakuaren fondora gidatzen dituen) Guayi atxilotu egingo dute. Azken honen iraganean ere hilketa bat ezkutatzen baita.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan