Ainhoa Zuazuak kontzertu lirikoa emango du gaur, Francisco de Borja piano-jolearekin batera
Ainhoa Zuazua sopranoak kantaldia eskainiko du gaur Ermuko Santiago Apostoluaren parrokian, 22,15etatik aurrera. Kantari ermuarrak Francisco de Borja Mariño piano-jole gaztearen laguntza izango du. Emanaldia, azken asteetan herrian garatzen ari den Musikaldiaren barne txertatzen da. Ainhoa Zuazuak hogeita bederatzi urte ditu eta gaurkoan ‘Musikaldira’, bueltatuko da hiru urteko etenaldiaren ondoren. Denbora horretan bere trebakuntza kantari gisa borobildu du, esperientzia profesionala eskuratuz Europan. Sarrerak 5 €uro balio du eta takilan egongo dira eskuragai.
Ainhoak goi mailako musika ikasketak amaitu eta gero, hezi, trebatu eta ikasten jarraitu du eta, aldi berean, lana ere uztartuz. Horrela, Rhineko operak kontratatuta Vienan izan da bizitzen eta lanean. Segidan Carmen opera dela-eta, biran ibili da Frantzian barrena. Pariseko hiriburuan egoitza izanik azken urtean, frantsesa ikasten egon den bitartean. Operan estreinatu zen Viena hiriko Schlossteater Shönbrunn antnez tokian ‘Laura’ren papera eginez. Herrialde ugaritako antzokietan kantatu du, esaterako Viena, Estrasburgo, Reims, Paris, La Rochelle eta Massyn. Bestalde, a Dominique My, Neil Beardmore, Benjamín Levy eta Marco Guidarinni zuzendarien esanetara kantatu du.
Ainhoa Zuazua eta Francisco de Borja trebakuntza eta esperientzia oso zabaleko bikote gaztea
Planu artistikoan eta etorkizunari begira hitzatuta duen konpromisoen artean Bilboko Arriagan Manuel Garciaren “L´Isola disabitata” obran ‘Consatanza’ papera egin eta kantatuko du, 2010eko otsailean, Emilio Sagi eta Ruben Fernandez de Aguirreren zuzendaritzapean. Martxoan, berriz, Grenobleko Summun antzeztokian Mozarten ‘Don Giovani’ obrako ‘Donna Anna’ papera egingo du, Jeanne Roth eta Patrick Souillot zuzendarien esanetara.
Francisco de Borja Vigo hirian jaio zen, bertan ekinez musika ikasketei. Piano, solfeo eta kamara-musika ataletan goi-mailako ikasketak egin ditu. Espainiaz kanpo ikasketak egin izan ditu Italian eta Txekiako Errepublikan. Ondoren, Madrilera bueltatu da, konposizio eta musikologia tituluak eskuratuz Erret Kontserbatorioan. Piano, elesta eta organo interpretari gisa Madrilgo eta Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin aritu da, errepertorioetan opera, baleta eta pieza sinfonikoak joz.
Ainhoak gaur eskainiko duen programak bi zati edukiko ditu eta, guztira hamabi abesti kantatuko. Aukeratutako piezak, besteak beste, Fauré, Debussy, Hahn, Verdi eta Charpentier dira.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu