Gizartetik kanpo geratzeko arriskua duten ermuarrei LTDa ikusteko deskodetzaileak banatuko zaizkie

26.10.09
Gizartea

Ermuko udalak Lurreko Telebista Digitala (LTDa) ikusteko deskodetzaileak banatuko ditu gizarte-esklusioa jasateko arriskua duten kolektiboei laguntzeko planari jarraiki. Sintonizadoreak Telekomunikazio eta Informazioaren Gizarteko Estatu Idazkaritzak martxan jarritako planari esker etorriko dira. Aparailuak jaso ahal izateko interesdunek eskabidea aurkeztu beharko dute Abiapuntu bulegoan, abenduaren 21a baino lehen. Abiapuntu bulegoa komentukoa kalea dago eta eskabidea goizeko 8etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean aurkeztu ahal izango da.

Aipatu planean jasotzen den neurrietako bat aipatutako kolektiboei deskodetzaileak ematea da, baldin eta ondoren zerrendatzen diren baldintzetako bat gutxienez betetzen badituzte:

  • %33 edo hortik gorako ikusmen- edo entzumen-minusbaliotasuna aitortuta edukitzea.
  • 65 urte baino gehiago izatea eta 2. edo 3. graduko mendekotasuna aitortuta edukitzea.
  • 80 urte baino gehiago edukitzea eta bakarrik bizitzea edo 80 urte baino gehiagoko beste pertsona batekin.

Horrez gain, interesdunek ez dute etxean LTDren sintonizadorerik eduki beharko ez eta hori beste ezein erakunde publikori eskatu izan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.