2009ko Mugarriz mugarri irteera, inoiz baino jendetsuagoa
Jendetza bildu zen larunbatean herriko mugetatik zehar mendi ibilaldia egiteko. Ekimena Artarrai mendi taldeak antolatu zuen, izurgarrizko arrakasta eta erantzun ezin hobea lortuz. Izan ere, 170 lagun baino gehiago bildu ziren larunbatean herriko mugetatik ibilaldia egiteko. Hori bai, modu lasai eta atseginean, goiz osoa erabiliz. Mendizale taldea oso zabala eta anitza izan zen, haur, gazte nahi gizon eta emakumeek batu baitziren. Eguraldia lagun izan zuten, eguzkiak ere horrelako ekimen polita galtzerik nahi izan ez zuelako. Bezperan ez bezala ateri izan zen, lokatza Egon bazegoen, baina hozberoa ezin hobea izan zen mendian ibiltzeko. Taldeak antolatzaileen eskutik hamaiketakoa egin zuen Berano Errekalden. Bertara Alboka musika eskolako trikitilari taldea ere joan zen, festari are alaitasun eta kolore gehiago emateko. Parte hartzaile guztiek primeran pasatu zuten eta, egunaren oroigarri taldeko argazkia ere atera zuten.
Jendeak ederto pasa zuenaren frogagiri gisa, Artarrai taldeak utzi dizkigun argazkiak eskaintzen ditugu ondoren. argazkiok, jada, taldearen blogean ere jarri dituzte.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du