Altuera-jauziko atletentzako jardunaldi teknikoa egingo Ermuan datorren larunbatean

27.10.09
Kirolak

Bizkaiko Atleten Federazioak bere atletentzako kontzentrazioa deitu du datorren larunbaterako Ermuan. Kontzentrazio hori monografikoa izango da eta altuera_jauziko saltoetara dedikatuta egongo da. Jardunaldiaren xedea altuera-jauziko saltatzailearen entrenamendu saioak egituratu eta antolatzea izango da. Eskola nahiz federatutako atletek eta beren entrenatzaileek gonbidatuta daude, horiek goizean Lobianora eta arratsaldean Betiondo kirol-gunera bilduko dira. Kontzentraziora hamabi kirolari daude deituta, altuera-jauzietako diziplinatakoak. Jardunaldiari hasiera emango zaio goizeko 10etan, herrian bertan bazkaltzea aurreikusten du eta amaiera, saio teknikoarekin emango zaio. Entrenatzaileak Antonio Cid eta Raúl González dira. Azken horrek Marta Mendia entrenatzen du.

Kontzentrazioak goizeko eta arratsaldeko ekitaldiak izango ditu

Ekimena Bizkaiko Atleten Federazioak antolatu du eta Ermuan egingo da Antoni Cir Iglesias entrenatzaileari esker. Egun Antonio jauzi ataleko arduraduna da Bizkaiko federazioan. Halaber, Villalobos eta Soto altuera-jauziko saltarien entrenatzailea ere bada.

Egitaraua

  • 10:00etan Agiri banaketa. Lobiano Kulturgunea. Goienkalen
  • 10:15etan Denboraldia planifikatu eta programatzea:
    • Miguel Velezen eskola.
    • Gonbidaturiko entrenatzaileen esperientzia eta proposamena.
  • 12:00etan Ikusitakoa amankomunean jartzea.
  • 14:00etan Bazkaria.
  • 17:00etan Saio praktikoa. (BetiOndoko kirol gunean)

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira