‘La poeta Angela Figuera’ (1902-1984) tituluko liburuaren aurkezpen ekitaldia

29.10.09
Udal Liburutegia

Emakumearen Topalekuak, udal Liburutegiak eta BBK Fundazioak elkarlanean ‘La poeta Angela Figuera’ (1902-1984) tituluko liburuaren aurkezpen ekitaldia antolatu dute gaur arratsalderako. Liburua BBK erakundeak argitaratu du -Bizkaiko Gaiak- bildumaren barne. Aurkezpen ekitaldia Lobiano Kultur gunean egingo da arratsaldeko seietatik aurrera. Ekitaldi horretan parte hartuko dute liburuaren idazle Maria Bengoa Informazio Zientzietako lizentziatua. Bengoa kazetaria da eta ‘El Correo’ egunkariaren kultura sailean idazten du literatur kritikari gisa. Honekin batera Aukera Berdintasunerako zinegotzi Natividad Alonso eta udal liburuzaina, Sara Gago izango dira.

Liburuak Ángela Figuera bilbotarraren biografia biltzen du. Angela Figuera katedraduna, etxekoandre, itzultzaile, liburuzain, bitartekaritza lanetan aritzen zuen emakume, ama eta edertasun, amodio, egia eta bakardadearen olerkaria izan zen. Figuerak gerraondoko poesia sozialaren ordezkaria izan zen, Blas de Otera, Gabriel Aresti eta Gabriel Celayarekin batera. Aurkezpen ekitaldira agertzen diren guztiei,  liburuaren ale bana oparituko die BBK-k.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte