‘México rebelde’: elkartasunezko jardunaldien bigarren edizioa

29.10.09
Gizartea

‘México rebelde’ lelopean Ermuko Komite Internazionalistak eta Chiapasekiko Elkartasun plataformak elkartasunezko jardunaldien bigarren edizioa gauzatzen ari dira aste honetan gure herrian. Jardunaldi horiek gure udalaren diru-laguntza jaso dute. Jardunaldiok astelehenean hasi ziren, ‘Duintasun iraultzailea’ izeneko argazki erakusketa batekin, zeina larunbatera bitartea mantenduko den zabalik. Bilduma horretan Chiapas, Atenco eta Oaxaca herrietako borrokan ateratako argazkiak edo erabilitako kartelak daude. Argazkiok Lobianoko erakusketa aretoan daude ikusgai, arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Atzokoan, Marcos komandante ordearen ipuin batzuk irakurri zituzten Ermuko Sutegi antzerki taldekoek Eskilarapeko Ateneoan.

Gaur, osteguna, zapatisten komunitateetan grabaturiko eta ‘El corazón del tiempo’tituluko filma proiektatuko dugu Lobianoko aretoan, asteroko zine-klubaren saioan. Bi emanaldi izango dira betiko legez, arratsaldeko 7etan eta gaueko 9:30etan. Jardunaldioi larunbatean emango zaie amaiera jaialdi batekin. Egitarauak ondoko jarduerak iragartzen ditu: Bazkari mexikarra eta kantaldia, 14:00etan Eskilarapekon; Pailazo matxinatuak 17:30ean plazan; 19:00etan kontzertua Rosa Sanchez eta Miguelekin, plazan baita ere; 20:00etan "Okresta" taldearen kalejirak Ermuko erdiguneko kaleetan zehar; eta goizaldera bitartean amaiera emango zaie jardunaldiei Jai mexikar batekin.

  • Ermuko ''Mexico Rebelde'' jardunaldiak iragartzeko antolatzaileek argitaratu duten kartela

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena
Imagen
19.05.25
Gazteria Zerbitzuak 'Uda Gazte Jolasak' proposamena aurkeztu du

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne
Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du