Opari bat klimaren alde

30.10.09
Ingurumena

Udaleko Ingurune alorrak berrerabilgarri eta poliesterezkoak diren 2.500 poltsa banatuko ditu herritarren artean. Ekimenaren xedea poltsa horiek erabilera bakarreko plastikozkoen ordez erabil daitezela da. Alorrak ingurune arazo horren gaineko kontzientziazioa areagotu nahi du, hondakin kopurua gutxitu eta klimari mesede egiteko helburuarekin. Plastikozko poltsak ordezkatzeak hondakin kopurua gutxitzea eta atmosferara CO2 gutxiago izurtzea ekarriko baitu. Poltsak Abiapuntu udal bulegoan –Komentukua kalean- eta udal liburutegian banatuko dira. Poltsa bana emango zaio pertsona bakoitzari eta horiek jasotzeko interesa dutenek aipatu lekuetan eskatze abesterik ez dute egin behar. Poltsak kamiseta formakoak dira, berde ilun kolorekoak, eta estanpatu horia daramate. Erraz tolestu daitezke eta ixteko gailua dute. Horietan plastiko gutxiago berdin CO2 gutxiago idatzita darama eta Ihobe, Udalsarea 21, Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Ermuko udalaren ezkutuak daramatza, azken hiru erakunde horien artean finantzatzen baita.

Plastikozko poltsa arruntak, erabili eta botatzekoak, ohikoak dira gure eguneroko bizitzan. Biztanle bakoitzak horietako 238 poltsa hartzen ditu batez beste urtean (plastikozko beste ontziez gain). Baina poltsa bakoitzaren fabrikazioan 4 gr. CO2 isurtzen dira airera, gas hori izanik batez ere berotegi-efektua sortzen duena eta klima-aldaketaren eragilea. Poltsa mota horrek 100 bat urte behar ditu deskonposatzeko, eta %10 bakarrik doa edukiontzi horira birziklatzeko. Gainerakoak zabortegietan, hondakin erraustegietan amaitzen du, edo okerrago oraindik, itsasoan. Han tranpa eta bazka bilakatzen dira itsasoko animalia, hegazti eta dortokentzat. Hondartzetan jasotzen den zaborraren %20 plastikozko poltsak dira.

Plastikozko poltsa gutxiago= CO2 gutxiago

Berriro erabilgarriak diren poltsak erabilita pertsona bakoitzak 18.000 poltsa baino gehiago aurrez dezake bere bizitzan zehar. Gizarteak eragiten dituen hondakinak gutxitu behar izanaz jakitun dira Herri administrazioak. Horregatik Hondakinen Plan Nazional Bateratuak 2010 urterako merkataritzan erabiltzen diren plastikozko poltsen %50 gutxitzeko helburua hartu du. Helburu hori bete ahal izateko herritarren inplikazioa ezinbestekoa da.

Jarduera hau Ermuko Toki-Agenda 21eko ekintza planean jasotakoarekin bat dator. Horretan, hain zuzen, onorengo ildo estrategikoak zehazten dira: “L6. Hondakinen birziklatze, berrerabiltze eta gutxitzea sustatzea, ingurunean duten eragina gutxitzeko”. L7. "Jasangarritasun eta ingurunearen kudeaketa baloreak areagotzeko sentsibilizazio lantzea”.

Lotutako albisteak

Imagen
28.03.25
Udalak Lobiano Kultur Guneko klimatizazio sistema berritu du

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da
Imagen
21.03.25
Itzali argia. Planeta defendatu

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara
Imagen
13.03.25
Edukiontzi marroia txartel berriarekin edo App aplikazio batekin bakarrik ireki ahal izango

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko