Txekiako ‘Art Trio Bohemeia’ taldea ikusgai gaur Musikaldian

30.10.09
Kultura eta Gazteria

2009ko Musikaldiak aurrera jarraituko du gaur, edizioaren bigarren zatiari ekitez. Gaur gauean ‘Art Trio Bohemenia’ izeneko hirukoteak emanaldia eskainiko du, Lobiano Kulturgunean gaueko hamarrak eta laurdenetan. Ganbara musika lantzen duen talde hau 1999an sortu zen. Taldea osatzen duten musikariek ondorengoa hauek dira: Eva Silarova (pianoa), Tomás Vejvoda (biolina) eta Vit Petrasek (biolontxeloa). Emanaldia ordu erdi inguru iraungo du eta programan aurreikusitakoaren arabera musikariek Mozart, Mendelssohn-Bartholdy, Dvorak, Shostakovich, Rajmaninov, Piazzolla edo Smetana konpositoreek piezak joko dituzte. Sarrerak bost euro balio du eta eguerdira bitartean kultura alorrean eros daiteke edo, bestela, sarreran bertan. Lekua mugatua da. Musikaldiak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dauka.

Hiru bakarlari zoragarri, interpretatzen eskarmentu handia dutenak. Musikariok elkartu egin dira ondo entenditzeaz gain, musikarekiko ikuspuntu bertsua dutelako eta, batez ere, ganbara musika maitatzen dutelako. Pianoaren hirukotea erraz eta modu oso onean konbinatu daiteke bakarkako interpretazioan nahiz ganbarakoan. Taldearen errepertorioan Txekiako eta nazioarteko musikarik esanguratsuenak txertatu dituzte. Aldi berean, hirukotea material berria ezezaguna eta oso gutxitan jotakoa ikasten eta prestatzen du sistematikoki. A. Schönberg, A. Piazzolla eta bestelako egungo autoreen lanak jo eta aurkezten dituzte.

Musikaldia 2009 bihar itxiko, haurrentzako emanaldi batekin

Bihar amaiera emango zaio aurtengo programari, haurrentzako antzerki eta ikuskizun batekin. Biharko emanaldian, Sointek taldearen ‘"Soinu tresnen fabrika", izeneko proposamena ikusi ahal izango dugu, Lobiano Kulturgunean arratsaldeko 5etatik aurrera. Sarrerak hiru euro balio du.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin