Berdintasunaren alde dauden gizonentzako tailerra
Berdintasunaren alde Ermuan lan egiten duen ‘Zipriztintzen’ taldeko gizonek tailerra gauzatuko dute datorren larunbatean. Tailer horri “Berdintasunaren aldeko gizonak’ izenburua jarri diote eta Lobiano Kultur Gunean egingo da, goizeko 9etatik arratsaldeko ordu bat eta erdietara bitartean. Tailerra Xabier Odriozola antropologoak gidatuko du. Ordiozola maskulinotasun berriekin zerikusirik duten gaietan aditua da, eta baita ere Gizon Sarea taldeko kidea nahiz ‘On:Giz’ izenekoaren sortzaileetakoa. Tailerrak bi zati izango ditu. Lehenengoa Zipriztintzeneko taldekideentzat izango da eta goizeko 9etatik 11etara burutuko. Bi orduotan, hizpide izango dira gizonezkoen genero arazoak. Ikastaroaren lehenengo zatia, printzipioz, pixkat teknikoagoa izango da; halere, ikastaroa aprobetxatzeko interesatua egotea nahikoa dela uste dute antolatzaileek.
Bigarren zatia interesa izan dezaketen herriko gizon ororentzat irekia izango da. Honetan, berriz, gizonezkoen genero-ikuspuntura sarrera modukoa izango da.Saio biak independenteak dira; beraz, zati bakarrera (bai lehenengora edo bigarrenera bakarrik) joatea posiblea izango da. Bigarren honetan, berdintasunak gizonoi dakarzkigun aspektu positiboak hizpide izango dira. Hau da, zer irabazten dugun gizonok berdintasunarekin? Zipriztintzen taldeak jarduera hau ez du ohiko bidez iragarri eta ezagutzera emango –kartelak erabilita- , konpromiso pertsonala eta jarrera proaktibo baten bila gonbiteak entregatzen ari baitzaie berdintasuna jorratuz gizarte justu eta errespetudunago izateko interesa izan daitezkeenen artean. Inork parte hartzeko interesa badu, garaiz dabil -Zipriztintzenekoek beso zabalik hartuko baitute- eta taldeko e_postara idatzi eta parte hartzea eskatu besterik ez da egin behar: zipriztintzen@gmail.com.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.