Kolonbiako dantzak udal liburutegiaren eskutik

04.11.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak Kolonbiako dantzen erakustaldia eta horiek dantzatzen ikasteko hastapen tailerra antolatu du ’Munduko paisaiak’ ekimenaren barne. Parte hartu nahi izanez gero, aldez aurretik izena eman behar da, doakoa izan arren, lekua murritza baita.

Euskal Herrian dauden Kolobianoen ASOCOLVAS elkarteko hamasei dantzari Ermura etorriko zaizkigu herrialde hartako dantzak hurbiltzeko, bertako kulturaren adierazpide bat baita. Dantza erakustaldia egiteaz gain, ‘sanjuanero’ eta ‘cumbia’ bezalako hango dantza tipikoenen oinarrizko pausuak erakutsiko dizkigute.

Erakustaldi eta tailerra bi saioetan gauzatuko da. Lehena datorren ostiralean, azaroaren 6an Lobiano Kulturgunean egingo da eta bigarrena zortzi egun beranduago. Esan bezala, tailerra doakoa den arren, aldez aurretik izena ematea eskatzen da, lekuak mugatuak baitira. Izena emateko hainbat aukera daude, liburutegira bertara joatea edo e-posta bidez biblioteca@udalermua.net helbidera mezua bidaltzea edo bertako 943179212 telefono zenbakira deitzea.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte