Zine-klubak Kolonbiari dedikaturiko zikloa hasiko eta ‘La sombra del caminante’ proiektatuko

05.11.09
Gizartea

Azkenengo hamarkadetan Kolonbiak hainbat gora-behera bizi izan ditu eta barneko egoera iskanbilatsu horrek bere eragina eta proiekzioa izan du nazioartean. Nolanahi ere, denbora horretan zinean eta ikuskizunen ekoizpenean lan asko egin izan dute, nahiz eta kanpoan hortaz oso gutxi ezagutzen dugun. Ezjakintasun egoera hori irauli ahal izatek, Mudo Drogot elkarteak eta udal liburutegiak elkarlanean ikus-entzunezko ekoizpena ezagutarazi eta aztertzeko aukera eskaini nahi izan dute, azarorako zikloa Kolonbiari dedikatuz. Ziklo horren barne hiru filma ikusi ahal izango ditugu, datozen asteetan.

Gaurkoan programaturiko lehena ikusi ahal izango dugu zine-klubean. Gaurko pelikula ‘La sombra del caminante’ titulukoa da, Ciro Guerrak zuzendu zuena 2004. urtean. Betiko legez, bi emanaldi izango dira, lehena arratsaldeko zazpietan eta bigarrena bederatzi eta erdietan. Gaueko saioan Nancy González Coca izango da, emanaldia dinamizatu eta azalpenak emateko. Nancy bere herrialdeko zinean aditua da, aspektu juridiko, sozial eta politikoen inguruko ziklo, tailer eta emanaldiak antolatzen dituena. Horrez gain, zine alorreko aldizkarietan hainbat artikulu argitaratu izan ditu.

Sinopsia

Mañe egoera ekomiko larrian dago. Hanka moztu egin diote, langabezian dago, diru-sarrarik gabe ez du errenta ordaintzetik eta auzokideek burla egin eta gutxiesten dute. Kalerik kale dabil bizirauteko ahaleginetan, 500 pesoren truke eta Bogotako hiriburutik pertsonak bizkar gainean garraiatzen dituen gizona ezagutuko du. Aulki-gizona deritzate. Elkarri lagundu diezaioketela eta, lagun minak egingo dira, beren bizitzak arindu eta luditzeko aukera edukiz. Bi gizonez ezagutu aurreko iragana dute, eta kolonbiarrei betidanik lagundu dien biolentziarekin zerikusia izango duena. Iraganak elkartu eta banandu egingo ditu, guztia galdu izan duten izaki bezala erakutsiz. Guztia galdu dute bizitzan, berriz ekiteko esperantza izan ezik.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du