Xakean larunbat goizez, udal liburutegian
Irakurketa eta prentsa geletan xake-joko bana ipini eta bost hilabetera udal liburutegiak urrunago joan nahi du erabiltzaileek mahai-joko hau praktikatu edo hobeto ezagutu dezaten, hainbatek adimenaren kiroltzat jotzen baitute.
Hemendik aurrera, hilabeteko lehen larunbatean Ermuarrak xake taldeko kide bi liburutegian izango dira bazkideekin jokatzeko, horien zalantzak argitzeko eta, batez ere, arauen, partida hasteko edo bukatzeko moduen, taktika, estrategia eta abarren inguruan aholkuak emateko.
Xake zaleei edo ikasi nahi dutenei horretan jarduteko espazio berria eskaini nahi zaie. Proposamen irekia da adin guztietakoentzat, haur, gazte nahiz helduek parte hartu dezaketelarik. Batzuk jokoan aritzearekin nahiko izango dute eta beste hainbatek begiraleen aholkuak nahiago izango dituzte.
Ermuarrak Xake taldeak beharrezko materiala jartzeaz arduratuko da eta udal liburutegia, joko edo kirol honen inguruko liburu sorta bildu eta eskainiko du, aretoan bertan kontsultatu edo etxera eraman ahal izango direnak.
Xakean jarduteko lehenengo larunbat goiza, biharkoa azaroaren 7ko izanen da, eguerdiko 12:30etatik ordu 2etara bitartea. Nahi duen guztiak parte har dezake, baldintza bakarra figurak mugitzen jakitea da.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte