‘Karrakatu eta irabazi’ itzazu sariak, herriko dendetan

06.11.09
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak bezeroen fideltasuna sarituko du azaroan zehar. Elkarteak ‘Jolastu gurekin bat, Karrakatu eta irabazi’ lelopean kanpaina berri bat hasi du. Kanpaina horren bitartez 5.000 euro banatuko ditu sarietan. Sariak erosketa-txekeetan emango dira, horiek beste erosketa batzuk egiteko erabili ahal izango direlarik parte hartzen duten establezimenduetan. Esan bezala, azaroan zehar herriko hogeita hamahiru establezimenduk karrakatu eta irabazi mota eta izenez ezagutzen ditugun txartelak emango dizkiete, bertan 20 eurotik gorako erosketa egiten duten bezeroei. Bezerook sari erakargarriak irabazi ahal izango dugu, 50 eurotako ehun txartel baitauzkagu zain herriko dendetan zehar. Sariak erosketa-txekeetan ordainduko zaizkigu, gauza gehiago erosteko erabili eta trukatu ahal izango ditugunak. Kanpaina honek Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso du.

Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkartearen iritziz herriko merkataritzaren izana eta jomuga, oro har ermuarrak eta bereziki bezeroak garenez, beste behin beren ahalegina gure fideltasuna saritzera zuzendu nahi izan dute. Kanpaina honen barne parte hartu eta txartelak banatuko dituzten establezimenduak ondoren zerrendatzen ditugunak dira: Isabel Harategia, Enter Informatika, Beta argiztapena, Valle Iturgintza, Elur Estetika, Xiripot liburu-denda, Irudi, Ocón, Malla ileapaindegia, Gandakoy, Itsaskolor, Ramos Dekorazioa, Mari Asun Lora-denda, Senén bitxitegia, Itze optika, Angela, Arrate, Blush, Boress, Dskaro, Drach, Drach Kids, Dulce Bebé Peques, Family Company, Gauzak, Guipur, Gutiérrez, Idoia Denda, Izagirre, Juana Mari, Ramos Moda, Eder eta Pablo oinetako dendak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.