Gabonetako Aisialdiko Ekintzetarako izen-ematea gaurdanik zabalik
Gaurtik azaroaren 20ra arte zabalik egongo da LHko 1. mailatik DBHko 4. mailara arteko ume eta gazteei zuzendutako 2009ko Gabonetako Aisialdiko Ekintzetan izena emateko epea. Urteroko legez, Euskara Sailak, Antxintxiketan begirale taldearekin elkarlanean, Gabonetako egunetan Ermuko umeek ondo pasa ditzaten egitarau erakargarria prestatu du. Horren bitartez, umeek hainbat irteera izango dute, gure inguruak hobeto ezagutzeko eta Gabon egun hauek jolasean disfrutatzeko erabat euskaraz.
Gezurra badirudi ere Gabonak laster ditugu. Urtero egiten den legez Euskara Sailak Gabonetako ekintzak egingo ditu umeek oporrak hartzen dituzten egunetan. Aurten ekintzak abenduaren 28-29-30-31 eta urtarrilaren 4 eta 5an burutuko dira. Sei egunetan zehar, beraz, umeek hainbat leku bisitatzeko eta jolasean ibiltzeko aukera izango dute. Edizio berri honetan ekintza hauek ume gehiagoengana heltzeko asmoz, antolatzaileek adin tartea zabaltzea erabaki dute eta DBH3 eta DBH4koek ere parte har izango dute, beraz, lehen Hezkuntzatik DBHra arteko maila guztietako ikasleek ema dezakete izena. Berori gaurko egunean zabaldu eta azaroaren 20an itxiko da eta iazko moduan Euskara Sailean egin beharko da goizeko 8:30etatik 14:30etara, bertan gurasoek izan ditzaketen zalantzak ere argituko dituztelarik. Honen inguruko informazioa eta eskabidea web orri honetan duzue.
Lotutako albisteak

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte