Gaur ‘Gaztainerre’ ospatuko da eta laster ‘Magostoak’

09.11.09
Gizartea

Ermuak gaztainen inguruko festa ospatuko, beste hainbat herritan bezala. Jaia horren amakomuneko elementuak gaztaina eta sua dira, azaroan ospatzeaz batera. Jai honetan fruituak bere protagonismoa berreskuratzen du, gure mahaietako jaki nagusi izan ondoren, artuaren erabilerak eta pataten etorrerak lekua galdu arazi baitzioten. Euskadin jai hau ‘Gaztainerre’ edo ‘gaztanarre’ izenaz ezagutzen dugu. Hemengo berezitasuna, gaztainak barraskiloekin eta morokilarekin -artoaren urinarekin egindako oinarriarekin- jatea da.

Gaur arratsaldeko zazpi eta erdietarako, Kaltxango AEK euskaltegiak afari autogestionatua antolatu du, urtero bezala, hau da, bakoitzak berea eramango du eta antolatzaileek edaria eta gaztainak jarriko dituzte. Hitzordua, Erretena elkartean da. Gaztainen banaketa, musika eta giro jatorra.

Hilaren 21ean, ere Galiziako Zentro Kulturalak ‘Magosto’ak ospatuko ditu. Egun horretan ere, gaztainak banatuko dituzte eta, zentroaren egoísta sozialean bazkaria egingo.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.