Toki-Garapenerako Alorrak bat egingo du Eusko Jaurlaritzaren 'Gabonetako kanpainarekin'

10.11.09
Ekonomi Sustapena

‘Euskadi 09’ izeneko ekimenaren barne Merkataritza, Ostalaritza eta sukaldaritzari bultzada eman asmoz Eusko Jaurlaritzak ‘Gabon kanpainarako’ langileak kontratatzen lagunduko duen neurria zabaldu du. Neurri hori bederatzi langile baino gutxiago duten empresa txiki eta ertainentzat da. Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 1.200 euroz lagunduko du abenduaren 1etik urtarrilaren 31era gauzatzen diren kontratuak. Diru-laguntza jasotzeko, kontratuok gutxienez hilabete eta erdikoak beharko dute izan.

Aipaturiko sektorea dinamizatzeko xede berberarekin eta E. Jaurlaritzaren ekimenarekin bat eginez gure udaleko Toki-Ganaren Alorrak kontratuak egin ditzaketen enpresen esanetara jartzen ditu eskaintza eta eskariaren arteko bitartekaritza zerbitzua. Merkataritza eta ostalaritza sektoreak eskaini ditzakeen lanpostu horietan lan egiteko interesa dutenek edo langileak kontratatu nahi dituzten enpresek gure udaleko Toki-Garapen Alorrera zuzendu daitezke. Alorraren egoitza Torreta Etxean, Bizkaia Etorbidea z/gan dago, eta bere ordutegia goizeko 8etratik arratsaldeko 3etara bitartekoa da. Lan eskaintza eta eskari guztien bitartekaritza lana Lanbide Egailanen –Euskal Kolokazio Zerbitzuaren- bidez bideratuko dira.

Toki-Garapen Alorraren helburuetako bat pertsonak trebatzea da, lan merkaturatzeko aukerak izan ditzaten. Merkataritza sektoreari dagokionez trebakuntza jarduerak egin dira ondoko atal eta gaietan: denda-buruak, nazioarteko merkataritza, merkatal- eta administrazio-kudeaketa, , salmenta eta bezeroen arreta, azalera handiko denden langilea, gestio-informatika, eta abar… Horiek guztiak hainbat erakundek diruz-lagundu dituztelarik, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak eta Eusko Jaurlaritzak.

Lotutako albisteak

Imagen
09.07.25
2025-2026 ikasturterako materiala herriko dendetan erosteagatiko laguntzak

Eskaerak irailaren 1etik aurrera aurkez daitezke eta laguntzek ia berrehun mila euroko zuzkidura dute
Imagen
04.07.25
EkiElkar: herrian dugun lehenengo Tokiko Energia Komunitatea

Ermuan eratu berri da eta Santa Ana auzoan dago
Imagen
04.07.25
Bizkaia Gazteak Durangaldea jarduerak gazteriarekiko konpromisoari eutsiko dio

Irailetik aurrera, prestakuntza-, orientazio- eta ongizate-jardueren agenda edukiko du