AECC taldeko boluntarioek herritarren laguntza eta merkatu plazazo dendarien babesa eskartu dute

10.11.09
Gizartea

Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartearen (AECC) kide eta boluntario diren pertsonak Ermuko herriari bere eskerrik beroenak ematen dizkiete, larunbatean dirua biltzeko asmoz Merkatu plazan zerbitzu zituzten pintxo eta edariei oso harrera ona egin zietelako. Bide batez, publikoki beren eskerrik onena agertu nahi dute Merkatu Plazako dendariei urtero laguntzen dietelako. Urteroko legez, aurreko larunbat goizean elkarteko kideek pintxoak saldu zituzten merkatu plazan dirua biltzeko. Zerbitzu bakoitzean odoloste, txistorra ogia eta ardo edo garagardoa zerbitzatzen zuten, 2 euroren truke.

Zerbitzatutako pintxo horiek merkatariek musu-truk emaniko generoarekin prestatu zituzten. Merkatariek odoloste, txistorra, ogia, ardo eta edariak eman eta taldeko boluntarioek sukaldaritza lana egin eta pintxo gozoak zerbitzatu zituzten, goizeko 11:30etatik arratsaldeko ordu 2etara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.