2009ko Posta Lehiaketako irabazleak ezagutzen dira
2009ko Posta Lehiaketako irabazleen izenak dagoeneko argitara eman ditu Euskal Birusa elkarte antolatzaileak. Aurtengo edizioko nagusien modalitatean 31 lagunek hartu dute parte eta irabazleak iazko berdinak izan dira, hots, Goiatz Mínguez eta Iosu Yarza, zeintzuek berriro ere Kanaria Uharteetan astebeteko egonaldiaz disfrutatu ahalko dute. Bigarren saria, Gorka Alzaak eskuratu du eta landetxe batean asteburu-pasa egingo du. Hirugarren saria, berriz, Roberto Rekaldek bereganatu du eta Zestoako bainuetxean egun bateko egonaldia hartu du saritzat.
Gazte txokoan, bestalde, zazpi postal aurkeztu dira eta epaimahaikoen iritziz Irene Piñeirok bidali du postalik ederrena, beraz, 50 euro eskuratu du erosketa txekean. Bigarrena, Peio Lópezek hartu du eta berarentzat hartuko du 40 eurotako saria eta hirugarren saria, hau da, 30 eurotako erosketa txekea Karla Argüello neskatxarentzat izan da.
Amaitzeko bidalitako postal guztien artean Mendiolan jatetxean afari bat ere zozketatu da eta hori Nerea Izarra ermuarrari egokitu zaio.
Irabazlearen argazkia dago, Euskal Birusak ateratakoa eta bere webgunean argitaratutakoa.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko