San Martinek etxeko abereak erakutsiko ditu eta hogeita hamar bat ekoizle bilduko

12.11.09
Euskara

Dagoeneko San Martin Azoka XX. edizioan parte hartzaileen zerrenda zehazturik dago. Aurtengoan ere parte hartzeko asmoz jende ugarik deitu izan duen arren, azokak duen lekua mugatua dela eta 29 postu besterik ezin izan dira onartu. Hamasei (16) ekoizle arituko dira fruta eta ortuarien atalean, hiruk(3) gazta ekarriko dute; ogia ekartzen dutenak lau (4) postu izango dira eta eztia beste lau (4). Txakolin eta sagardo atalean, berriz, postu bakarra (1) izango da eta bestelakoak banatzeko beste batek (1) lortu du baimena. Horretaz gain, zortzi izango dira artisau postuetan arituko direnak eta herriko lau ikastetxeek (Eskolabarri, Anaitasuna Ikastola, Ongarai eta Sallabente) ere euren postua jarriko dute.

Postuak iazko edizioetan bezala Orbe kardinalaren plazan jartzeaz gain, Probaleku kalean ere jartzeko asmoa dago. Artisauak, ostera, euren produktuak erakutsi ahal izango dituzte eliza aurreko Santiago plazatxoan. Aurtengo nobedadea etxeko animalien erakusketa izango da eta horiek Baldespinako Markesaren parkean egongo direnez azoka harantz zabalduko da. Hori horrela, artisauek bi leku nagusi horien arteko zubi lana egingo dute. Umeentzako astobusaren ibilbidea ere aldatu egingo da, Zubiaurren gora eta bera soilik ibili ordez, Zubiaurretik parkera bitarteko bidea egingo baitu. Etxeko animalien erakusketa horretan ondoko abere espezie eta buru izango ditugu: 6 ahuntz, 10 ardi, 2 idi, 3 behi, 4 behor eta bigantxa, asto, zaldi, txerri, ahari eta idisko bana. Beraz, holako datuekin azoka, aurreko edizioetan bezain arrakastatsua izatea espero du Euskal Birusa elkarte antolatzaileak. Ediziorako leku banaketa zehatzaren berri ikusi nahi izanez gero, ikus Euskal Birusa elkartearen webgunea.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko