‘Bularretik mintzora’ kanpainaren material berria eskuragai jada liburutegian

12.11.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegia jada hasi da ‘Bularretik Mintzora’ kanpainako maleta berriak mailegatzen. Jakina denez, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak sustatutakoa da eta gure herrian 2008ko bukaeratik gauzatzen ari da, udaleko euskara sailaren laguntzari esker.

Liburutegiak 10 maleta berri jaso ditu, horietatik bost 0 urtetik 3ra bitarteko umeak dituzten familientzat dira eta gainerako bostak 3 urtetik 6ra bitarteko haurrak dituztenentzat. Maleta bakoitzean liburu eta disko konpaktuak daude, etxeko txikienekin aisialdiko eta irakurketako denbora tartea konpartitu ahal izateko. Horrez gain, barnean material hori modurik onenean erabiltzeko gomendioak ere badaude. Maletak maileguan eraman daitezke hamabost egunetarako.

Material euskara hutsean daude eta horiek aukeratzeaz Galtzagorri elkartea arduratu da. Maleta barnean aurki ditzakegun ale eta tituluen artean, ondokoak daude: ‘Kroko, zer ordu da?’, ‘Jo Lodge, Bubu eta Benbe elefantea’, Juan Kruz Igerabideren ‘Ciryl Hahn, Jonas eta hozkailu beldurtia’ edo Patxi Zubizarretaren ‘Urrezko giltza’.

Maleta eta material horiekin lortu nahi den helburua honakoa da: guraso, liburu eta haurren arteko giro afektiboa sortzea etxean, giro hori emozio, hitz, eta irakurketan oinarrituz.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte