Zorionak San Martin! Azokak hogeigarrena urtea betetzen du, espazioa irabaziz
Euskal Birusak urtero antolatzen duen azokak hogeigarren edizioa beteko du bihar. Azoka osasuntsu dago eta urteak betetzen segitzeaz gain, hasten jarraitzen du espazioa irabaziko baitu aurtengoan, guztiok erosoago ibil gaitezen. Aurten jaia Orbe, San Martin edo Probaleku plazak artesas gain, eliza aurreko Santiago plazatxora eta Valdespina Markesaren parkera ere iritsiko da. Hogeigarren urtea betzea gauza makala ez denez, antolatzaileek animalia erakusketa gehitzera animatu dira, Elorretako Jose Inazio Larrañagaren laguntzari esker. Bihar gure baserrietako produkturik onenak erakusteko erabiliko diren stand-ak jada instalaturik daude. Horiek Orbe Kardinalaren plazan, Herga tabernaren aurrean jarri dira, Probalekun, eta Patxi plazatxoan jarri dira. Horiez gain, zortzi artisau eleiza aurreko Santiago plazatxoan jarriko dira eta ikastetxee. Ekoizle eta baserritarrak hogeita bederatzi izango dira, horiez gain San Martineko plazan beste sei artisauak eta herriko ikastetxeek San Martinen izango dira. Guztira berrogeita hiru postu edo saltoki izango dira herrian. Urteroko legez, plazan txikurixa jarriko da eta bigarren bat Baldespina parkean, talo edo saiheskia irensten laguntzeko edariekin.
Demaseko giroa eta festa espero da. Eguraldiak laguntzen badu hobe, ateri badago koloretsuago izango baita. Horrela izaten ez bada, bost axola! Txapela buruan da ibili munduan! Beraz, den-dena biharko prest dago. Umeak kalean gora kalean behera paseatuko dituen astobusa ere Eitzagan prest, ondo janda eta indarberriturik. Urteroko legez Miguel Mugerzak ekarriko dute astoa, ateri badago. Euria egiten bada, bertan behera utziko da, umeak eta arropak busti egiten direlako. Bihar festarako egitarau oparoa, goizean goizetik eta egun osoz, gorputzak eutsi artean.
Egitaraua
- 11:00etan:
- Azoka jendearentzat zabalduko da
- Musika eskolako trikitilari eta txistulari gazteen kalejira.
- Zanpantzar eta Dultzaineroen kalejira.
- San Martin plazan umeentzako jolasak, ‘Kulki’ taldea eta ikastetxeetako postuak.
Baldespina parkean: Animalia erakusketa
- 12:30etan
- Euskal dantzak plazan, Txindurri taldearen eskutik
- Baldespina parkean bertsolariak: Beñat Ugartetxea eta Felipe Zelaieta.
- Eguerdian zehar “Astobusa”
- 13:00etan
- Eskaparate lehiaketaren sari banaketa.
- 15:30etan
- Herri bazkaria plazan: babajana, edaria, postrea eta kafea.
- 18:30etan
- Erromeria Luhartz taldearekin Orbe plazan.
- 19:30etan
- Larraindantza.
Lotutako albisteak

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena

Bi aste jardueraz lepo! Izen emateak maiatzaren 21eatik ekainaren 4ra, biak barne

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du